Ba al zenekien?

Azken ostirala – Maeztun

Autobusa Gasteiztik

Badatoz lasterbidean eta Billabona-Orio elkartasun ekimenak
Kanpezuk babes zabala eman nahi dio Lasterbidean lasterketari
Maiatzaren 28an ospatuko da aurtengo Lasterbidean, Kanpezun.

Preso guztiak etxean egon arte kirolaren mundutik ekarpena egin nahi dugu
Maiatzaren 28an ospatuko da aurtengo Lasterbidean, Kanpezun.
Hala Bedi 2022-04-21
2020an egitekoak ziren azken Lasterbidean, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa, baina pandemiak atzeratzera behartu zituen. Heldu da jada, maiatzaren 28an izango da Kanpezun. Lasterketa luzea eta laburra izango dituzte, eta bazkari herrikoia ere bai.
Izaskun Abaigar Etxerateko kidearekin hitz egin dugu, eta berak azaldu dizkigu lasterketa egiteko arrazoiak, tamalez oraindik ere egin beharreko aldarrikapenak, eta izen emateko eta parte hartzeko kontu teknikoak ere ekarri dizkigu.
Hemen entzungai.
VIII. LASTERBIDEANen aurkezpena
Apirilaren 22an aurkezpena egingo da 19:00etan Kanpezuko Kultur etxean.
Bueltan da Lasterbidean, preson aldeko elkartasun lasterketa
2020ko maiatzean zuten egitekoa, Kanpezun, baina pandemiaren ondorioz gibelatu zuten. Maiatzaren 28an eginen dute, Arabako herrian. Lasterketa luzeak 9,2 kilometro izanen ditu.
Berria 2022-04-05
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Pandemiak bertan behera utzi zituen ekitaldien artean zegoen Lasterbidean euskal presoen eskubideen aldeko elkartasun lasterketa, eta aurten egin eginen dutela jakinarazi du Etxerat euskal presoen senideen elkarteak. Kanpezun izanen da lasterketa (Araba), maiatzaren 28an, eta gaur aurkeztu dute egitaraua, herri berean.
More