Ezagutu hainbat gomendio eta errespetatu ingurunea
VIII. LASTERBIDEAN
Aurten VIII. Lasterbidean herri lasterketa antolatu da 2022ko Maiatzaren 28an Kanpezun. Bi lasterketa izango dira txiparekin kontrolatutako 9,2 km bata eta 3,2 km inguruko herrikoiagoa bestea.
1. IZENA EMATEA
Lasterketa luzea: interneten bidez soilik egin ahalko da www.kirolprobak.com web – orrian. Izena emateko 12 euro ordaindu beharko dira Maiatzak 1 arte, data honetatik aurrera (maiatzaren 25era arte) inskripzio bakarra 15 eurokoa izango da. Lasterketaren egunean 17 euro izango da (9:00etatik 10:45era arte).
Lasterketa motza: Egunean bertan Kanpezun egokituko den gunean goizeko 9:00etatik 12:15etara. Izena ematean 3 euro ordaindu beharko dira.
2. DORTSALA ETA TXIPA
Lasterketa luzeko parte – hartzaileek soilik erabiliko dituzte dortsala. Hauek egunean bertan jaso beharko dira 9:00etatik 10:45era. Dortsala bularrean ikusgarri eraman behar da, bertan txipa dago eta.
3. MAILAK
Lasterketa luzea:
16 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu
Lasterketa motza:
Sailkapenik egongo ez denez, lasterketa honetan ez da maila bereizketarik egingo.
4. DENBORAREN KONTROLA
CHAMPIONCHIP sistema erabiliko da. Sistema honek denbora errealaren kronometrajea bermatzen du lasterkari bakoitzak irteera – marra zeharkatzen duenetik helmuga – marra zeharkatzen duen arte. Lasterketa luzean soilik erabiliko da
5. IRTEERA ORDUA ETA LEKUA
Lasterketa luzea 11:00etan hasiko da eta motza 12:30ean. Bi lasterketak Kanpezuko plazan hasi eta bukatuko dira.
6. ANOA POSTUAK ETA MEDIKU ASISTENTZIA
Edari – postuak egongo dira . DYA zerbitzua ere egongo da.
7. KONTROL ITXIERA
12:20an helmugan kontrola itxi eta lasterketa bukatutzat emango da.
8. LASTERKETA LUZEKO SARI BANAKETA
Lasterketa luzeko parte – hartzaile guztiei opari emango zaie dortsalarekin batera. Gainerako sari eta garaikurrak helmugan bertan banatuko zaizkie maila bakoitzeko lehenengo sailkatuei, beti ere sailkapen ofizialaren arabera (Helmugaratutako ordena) Euskal errepresaliatuek eginda.
9. HELMUGAKO ZERBITZUAK
- Txipen jasotzea.
- Kontsigna
- Anoa-postua.
- Dutxak.
- Ekitaldia.
- Sari banaketa.
- Musika eta txosna.
10. ASISTENTZIA ETA ASEGURUA
Mediku – asistentzia eskainiko da. Izena ematen duten lasterkariek aseguru bat izango dute
11. SAILKAPEN EGIAZTAGIRIA
Behin betiko sailkapena ezagutarazten denean interneten eskuragarri egongo da www.kirolprobak.com web – orrian.
12. BAZKARIA
Lasterketa eta ekitaldia bukatu ondoren bazkari herrikoia egongo da parte – hartzaileentzat Kanpezuko polikiroldegian. Bazkarirako txartelak agortzen ari dira. Azkenak, Kanpezun jarriko den txosnan salduko dira ostiralean (maiatzak 27), 15 euroren truke.
13. GOMENDIOAK
- Lasterketan parte hartu aurretik azterketa medikoa egitea gomendatzen da. Prestakuntza fisiko zuzena egitea gomendatzen dugu.
- Ekipajeak jaso eta emateko zerbitzua eskaintzea nahiko zeregin konplexua da. Korrikalari bakoitzak poltsa bakarra uztea eskatzen dugu.
- Ez da behar baino edari gehiago hartu behar. Atzetik datozen korrikalariengan pentsatu behar da, ziur aski likido gehiago beharko baitute. Edalontzia eskaintzen den postuan lasterkariak korrika ari dela edateko ohiturarik ez badu hobe du segundo batzuetan gelditzea.
- Esfortzuak ibilbidearen arabera dosifikatu behar dira. Hobe da garaiz erretiratzea ondoren damutzea baino.
- Helmuga – marra zeharkatutakoan ez da gelditu behar aurrera ibili behar da jende – pilaketa arriskutsuak ekiditeko.
- Lasterketa korrika egitea gomendatzen da errepidea ahalik eta denbora gutxien itxi behar izateko. Lasterketa luzea egiteko gai ikusten ez direnei laburra egitea gomendatzen diegu.
14. INGURUNEA ZAINTZEA
Parte – hartzaileei ingurunearekin ahalik eta ardura gehien izateko eskatzen diegu hondakinak (edalontziak, botilatxoak edari – latak, euritarako plastikoak eta abar) botatzeko orduan.
15. PORTAERA BATZUK ONARTEZINAK
Ez dira onartuko portaera arrazistak, homofoboak, lesbofoboak edo transfoboak.
16. ARAUDI HAU EZ BETETZEA
Araudi hau ez betetzeak sailkapenaren ezeztatzea ekarriko du eta antolatzaile taldeak ez du horren ondorioz sor daitezkeen arazoen ardura izango. Beste kontu batzuk deskalifikatuta izateko.
- Lasterketaren ibilbide osoa ez egitea.
- Laguntza behar duenari ez ematea.
- Antolakuntzaren jendeari kasu ez egitea.
17. ARDURA
Partaideak antolakuntzari ardura guztia kentzen dio lesio edo istripuagatik.
18. IRUDIAK
Antolakuntzak sortutako irudiak eta bideoak erabili ditzake propagandarako.
19. SARRERA ESKUBIDEA
Antolakuntzak sarrera eskubidea gordetzen du kasu berezietarako.