Skip to content
Araudia

Ezagutu hainbat gomendio eta errespetatu ingurunea


IX. LASTERBIDEAN

Aurten IX. Lasterbidean herri lasterketa antolatu da 2023ko Ekainaren 3an Amasa-Billabonan  Bi lasterketa izango dira txiparekin kontrolatutako 7,8 km bata eta 2,6 km inguruko  herrikoiagoa bestea.

1. IZENA EMATEA

Lasterketa luzea: interneten bidez soilik egin ahalko da www.kirolprobak.com web – orrian. Izena emateko 15 euro ordaindu beharko dira Maiatzak 14-ra arte, data honetatik aurrera (ekainaren 1-era arte) inskripzio bakarra 18 eurokoa  izango da. Lasterketaren egunean 20 euro izango da.

Lasterketa motza: Egunean bertan Kanpezun egokituko den gunean goizeko 9:00etatik  11:30era. Izena ematean 3 euro ordaindu beharko dira.

2. DORTSALA ETA TXIPA

Lasterketa luzeko parte – hartzaileek soilik erabiliko dituzte dortsala. Hauek  egunean bertan jaso beharko dira 9:00etatik 10:45era. Dortsala bularrean ikusgarri eraman behar da, bertan txipa dago eta.

3. MAILAK

       Lasterketa luzea:

             16 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu

Lasterketa motza:

     Sailkapenik egongo ez denez, lasterketa honetan ez da maila bereizketarik egingo.

4. DENBORAREN KONTROLA

Kirolprobak sistema erabiliko da. Sistema honek denbora  errealaren kronometrajea bermatzen du lasterkari bakoitzak irteera – marra zeharkatzen duenetik helmuga – marra zeharkatzen duen arte. Lasterketa luzean soilik erabiliko da

5. IRTEERA ORDUA ETA LEKUA

Lasterketa luzea 11:00etan hasiko da eta motza 12:15ean.  Bi lasterketak Amasa-Billabonako plazan hasi eta bukatuko dira.

6. ANOA POSTUAK ETA MEDIKU ASISTENTZIA

Edari – postuak egongo dira . DYA zerbitzua ere egongo da. 

7. KONTROL ITXIERA

12:10an helmugan kontrola itxi eta lasterketa bukatutzat emango da.

8. LASTERKETA LUZEKO SARI BANAKETA

Lasterketa  luzeko parte – hartzaile guztiei opari emango zaie dortsalarekin  batera. Gainerako sari eta garaikurrak helmugan bertan banatuko zaizkie maila  bakoitzeko lehenengo sailkatuei, beti ere sailkapen ofizialaren arabera (Helmugaratutako  ordena) Euskal errepresaliatuek eginda.

9. HELMUGAKO ZERBITZUAK

  1. Txipen jasotzea.  
  2. Kontsigna
  3. Anoa-postua.  
  4. Dutxak.
  5. Ekitaldia.  
  6. Sari banaketa.
  7. Bazkaria
  8. Musika eta txosna.

10. ASISTENTZIA ETA ASEGURUA

Mediku – asistentzia eskainiko da. Izena ematen duten lasterkariek aseguru bat izango  dute

11. SAILKAPEN EGIAZTAGIRIA

Behin betiko sailkapena ezagutarazten denean interneten eskuragarri egongo da  www.kirolprobak.com web – orrian.

12. BAZKARIA

Lasterketa eta ekitaldia bukatu ondoren bazkari herrikoia egongo da parte – hartzaileentzat Amasa-Billabonako kiroldegian. Bazkarirako txartelak internet bidez eta taberna batzuetan erosi ahal izango dira 18 euroren truke

13. GOMENDIOAK

  1. Lasterketan parte hartu aurretik azterketa medikoa egitea gomendatzen da. Prestakuntza fisiko zuzena egitea gomendatzen dugu.
  2. Ekipajeak jaso eta emateko zerbitzua eskaintzea nahiko zeregin konplexua da. Korrikalari bakoitzak poltsa bakarra uztea eskatzen dugu.
  3. Ez da behar baino edari gehiago hartu behar. Atzetik datozen korrikalariengan pentsatu behar da,  ziur aski likido gehiago beharko baitute. Edalontzia eskaintzen den postuan  lasterkariak korrika ari dela edateko ohiturarik ez badu hobe du segundo batzuetan  gelditzea.
  4. Esfortzuak ibilbidearen arabera dosifikatu behar dira. Hobe da garaiz erretiratzea ondoren damutzea baino.
  5. Helmuga – marra zeharkatutakoan ez da gelditu behar aurrera ibili behar da jende – pilaketa arriskutsuak ekiditeko.
  6. Lasterketa korrika egitea gomendatzen da errepidea ahalik eta denbora gutxien itxi behar izateko. Lasterketa luzea egiteko gai ikusten ez direnei laburra egitea gomendatzen diegu.  

14. INGURUNEA ZAINTZEA  

Parte – hartzaileei ingurunearekin ahalik eta ardura gehien izateko eskatzen diegu  hondakinak (edalontziak, botilatxoak edari – latak, euritarako plastikoak eta abar)  botatzeko orduan.

15. PORTAERA BATZUK ONARTEZINAK

Ez dira onartuko portaera arrazistak, homofoboak, lesbofoboak edo transfoboak.

16. ARAUDI HAU EZ BETETZEA

Araudi hau ez betetzeak sailkapenaren ezeztatzea ekarriko du eta antolatzaile taldeak ez  du horren ondorioz sor daitezkeen arazoen ardura izango.  Beste kontu batzuk deskalifikatuta izateko.

  1. Lasterketaren ibilbide osoa ez egitea.
  2. Laguntza behar duenari ez ematea.
  3. Antolakuntzaren jendeari kasu ez egitea.  

17. ARDURA

Partaideak antolakuntzari ardura guztia kentzen dio lesio edo istripuagatik.

18. IRUDIAK

Antolakuntzak sortutako irudiak eta bideoak erabili ditzake propagandarako.

19. SARRERA ESKUBIDEA

Antolakuntzak sarrera eskubidea gordetzen du kasu berezietarako.

19. ERASO MATXISTEN AURKAKO PROTOKOLOA

Erasorik jasan duzu? Laguntza behar duzu?

Jo besoko morea duten brigadako kideengana, edo deitu telefono honetara: 697116611