Lasterketa Luzea

Ezagutu ibilbidearen datu teknikoak

Fitxa teknikoa

Data: 2017ko Ekainaren 4an

Ordua: 11:00etan

Irteera: Oñatiko Foruen enparantza plazatik

Distantzia: 8,3 Km

Desnibel positiboa: +128 m / Desnibel negatiboa: -127 m


Mapa

Ibilbidearen deskribapena

Foruen enparantzatik irtengo da lasterketa eta lehenengo kilometroa herriko kaleetan zehar egingo da. Anbulatorio, kiroldegi, kasko zaharra,... Etxaluze plaza alde batera utzirik, GI.2630 errepidea gurutzatu ondoren, San martin auzoko aldapa igo eta Aloñako mendikatea parez-pare izango dugu. Murgia auzoan sartuko gara mendi bidezka batean barrena, eskubitara mahastiak ditugularik. Murgia auzoa, baserri eta zelai ederren artean pasa ondoren Maala baserrira iritziko gara, ibilbidearen erdigunea. Pinudi baten aldapan behera, Olabarta auzora iritsiko gara. GI-2630 errepidearen azpitik pasata Olaran erreka ezkerrean dugularik bidezka batean barrena, bidegorriraino iritsiko gara. Ugarkalde eta San Lorentzo auzoak zeharkatu eta tunelean barrena Errekalde auzotik Santa Marina plazara iritsiko gara. Gaztetxe paretik pasa eta kale Barritik Foruen enparantzan, helmuga izango da.


...laster bidean, laster etxean! eman zuen elkartasun pausuak!



Bideo 3D




Izena eman

Izen emateko epea Otsailaren 2tik aurrera hasiko da www.herrikrosa.eus -en bitartez. Laster publikatuko dugu informazio guztia.




Deskargatu

Deskargatu hemen ibilbidearen "track"-a nahi duzuen formatuan:


.KML (Google Earth)


.GPX ("GPS eXchange Format")