Araudia

Ezagutu aruadia eta errespetatu ingurunea
I. IZENA EMATEA

Lasterketa luzea eta patinen lasterketa:
2017ko ekainaren 2an bukatuko da lasterketa luzean izena emateko epea. Web orri honetan bertan egin dezakezu, "IZEN EMATEA" atalean.
12 euro ordaindu beharko dira horretarako.
Lasterketa laburra:
Egunean bertan, Oñatiko Foruen enparantzan horretarako egokituko den gunean eman ahal izango da izena lasterketa laburrean, goizeko 9:00etatik 11:00tara bitarte. Izena ematean 3 euro ordaindu beharko dira.

II. DORTSALA ETA TXIPA

Patinen lasterketa eta lasterketa luzeko parte hartzaileek soilik erabiliko dute dortsala. Hauek egunean bertan jaso beharko dira Oñatiko Foruen enparantzan horretarako egokituko den gunean, 8:30etatik. Dortsala bularrean eraman behar da ikusgarri.

III. MAILAK

Lasterketa luzea:
JUNIOR: 1994-1997 (ekainak 2 baino lehen) bitartean jaiotakoak.
SENIOR: 1974-1993 bitartean jaiotakoak.
BETERANOAK: 1973 arte jaiotakoak.
*16 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu.

Lasterketa laburra:
Sailkapenik egongo ez denez, lasterketa honetan ez da maila bereizketarik egingo.


IV. DENBORAREN KONTROLA. TXIPA

Txiparen sistema erabiliko da. Sistema honek denbora errealaren kronometrajea bermatzen du, lasterkari bakoitzak irteera-marra zeharkatzen duenetik helmuga-marra zeharkatzen duen arte. Lasterketa luzean soilik erabiliko da txipa.


V. IRTEERA ORDUA ETA LEKUA

Patinen lasterketa 10.00etan hasiko da. Lasterketa luzea 11:00etan hasiko da eta lasterketa laburra 12:15etan. Hiru lasterketak Oñatiko Foruen enparantzan hasi eta bukatuko dira.


VI. ANOA POSTUAK ETA MEDIKU ASISTENTZIA

Edari postuak egongo dira irteeran, erdialdean eta helmugan. DYA zerbitzua ere egongo da.


VII. KONTROL ITXIERA

13:30etan helmuga kontrola itxi eta lasterketa bukatutzat emango da.


VIII. LASTERKETA LUZEKO SARI BANAKETA

Lasterketa luzeko parte-hartzaile guztiei opari bat emango zaie dortsalaren batera. Opari sorpresa eta zozketa bereziak ere egongo dira, lasterketa amaieran. Gainerako sari eta garaikurrak helmugan bertan banatuko zaizkie maila bakoitzeko lehenengo sailkatuei, beti ere sailkapen ofizialaren arabera (Helmugaratutako ordena).

                                                                                 

IX. HELMUGAKO ZERBITZUAK

OPARI SORPRESA.
ANOA POSTUA (LIKIDO ZEIN SOLIDOA).
TXOSNA.
MUSIKA ETA EKITALDIA.
SARI BANAKETA.
DUTXAK: Laster publikatuko dugu non egongo diren, Adi egon!
KONTSIGNA: Laster publikatuko dugu non egongo den gunea, Adi egon!


X. ASISTENTZIA ETA ASEGURUA

Mediku-asistentzia eskainiko da. Izena ematen duten lasterkariek aseguru bat izango dute, lasterketan zehar izan ditzaketen lesioak estaliko dituena.


XI. SAILKAPEN EGIAZTAGIRIA

Behin betiko sailkapena ezagutarazten denean, interneten eskuragarri egongo da, "IZEN EMATEA" atalean.



XII. BAZKARIA

Lasterketa eta ekitaldia bukatu ondoren, bazkari herrikoia egongo da parte-hartzaileentzat, Oñatiko kiroldegian. Bazkarirako txartelak internet bidez erosi ahal izango dira, 15 euroren truke, lasterketan parte hartzeko datuak betetzeko momentuan. Baita ere, erosi ahal izango dira laster esango ditugun hainbat lekutan.


XIII. GOMENDIOAK

1.- Lasterketan parte hartu aurretik azterketa medikoa egitea gomendatzen diegu lasterkariei. Prestakuntza fisiko zuzena egitea gomendatzen dugu.
2.- Ekipajeak jaso eta emateko zerbitzua eskaintzea nahiko zeregin konplexua da. Korrikalari bakoitzak poltsa bakarra uztea eskatzen gomendatzen dugu.
3.- Ez da behar baino edari gehiago hartu behar. Atzetik datozen atletengan pentsatu behar da,
ziur aski likido gehiago beharko baitute. Edalontzia eskaintzen den postuan, lasterkariak korrika ari dela edateko ohiturarik ez badu, hobe du segundo batzuetan gelditzea.
4.- Esfortzuak ibilbidearen arabera dosifikatu behar dira. Hobe da garaiz erretiratzea ondoren damutzea baino.
5.- Helmuga-marra zeharkatutakoan ez da gelditu behar, aurrera ibili behar da jende-pilaketa arriskutsuak ekiditeko.
6.- Lasterketa korrika egitea gomendatzen da, errepidea ahalik eta denbora gutxien itxi behar izateko. Lasterketa luzea egiteko gai ikusten ez direnei laburra egitea gomendatzen diegu.
7.- Oñatiko herrian aparkaleku gutxi daudenez bertaratzeko autobus serbitzuak erabiltzea gomendatzen zaituztegu.


XIV. INGURUNEA ZAINTZEA

Parte-hartzaileei ingurunearekin ahalik eta ardura gehien izateko eskatzen diegu, hondakinak (edalontziak, botilatxoak, edari-latak, euritarako plastikoak eta abar) botatzeko orduan.


XV. ARAUDI HAU EZ BETETZEA

Araudi hau ez betetzeak sailkapenaren ezeztatzea ekarriko du, eta antolatzaile taldeak ez du horren ondorioz sor daitezkeen arazoen ardura izango.


Helmugako zerbitzuak

Ekitaldia
Etxerat-ek
agerraldia
Opari sorpresa
Norberaren
poltsan
Anoa postua
Hidratatu
ondo
Txosna
Gozatu
giroarekin
Kontzertuak
Musika
eta
dantza